Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2017

Zirardamendiko gudariak

Imagen
Motxa, Roman eta nik osatu deu gaurko taldia. Trenian Eibarrea jun gea eta buelta Mendaroa, oinez egin deu. Romanek proposatutako ibilbidea (aurrena ta azkena) egitea zan intentziyua ta gutxi gora behera lortu deu itia. Hori bai, lehenengo bi ordutan euriak ez digu barkatu. Eibartik ateatzeko arazoik ezteu euki. Lehenengo baserriak pasa arte eta basuan sartu gean arte ere, ondo jun gea. Baiña behin piñuteiyan sartu geanian hasi dira komeriak. "Hemendik dek" eta "nola izangoek hortikan! Bidia hortxe bukatzek" eta "hasi gaituk, beti bezela" eta horrelako komentarioak. Azkenian logika pixkatekin eta gizon batzuei galdetuta iritsi gea Sanpedrora. Hemendik izan behar dik San Pedroko auzua, enun ezautzen baño gustatu zait. Bere frontoia, ermita eta taberna dauzka. Kasik herri bat izan liteke, Euskal Herriko kanonen harabera behintzat, baldintzak betetzen ditu. Extra modura, bolatokia ere badauka. Eta bolatokiak aterpea zuenez eta frontoiak ez, ba bertan ap

Erniyon Iraileko azken igandia

Imagen
Egiya esan, enun pentsatzen Erniyoa jun giñaneko "kronika" idaztia, baño bueno... Inspiraziyua etortzen bazait, zeoze txukuna ateako da iual. Guainguan, ekipo xelebria jun giñan, Eliazar, Nadet, Makro, Keixeta ta ni. Anekdota xelebre edo guretzat behintzat ezohikua izan zan. PUNTUAL atea giñala!! Ta holaxe, Keixetan kotxian sartu ta han jun giñan Aizarna aldea, danak emanda. Subida Urraki Etumeta egunen baten antolatzen bada, gu Keixetan alde! Halako baten allau giñan Etumeta ta atea giñan kotxetik, bat bestia baño zuriyo. Ez haiz ""Makala"" Keixeta! Bueno, ba hori! Kotxetik atea orduko, han nun billatzen deten nere atzaparran tamañako onddua! Mekauen Kopon! Aurreko egunian onddota jun ta bat bea usaitu ez ta guain bi pauso eman ta, toma! Muturran aurrian. Nik Karma (enao seguru zer dan Karma, baño bueno...) deitzen diot. Sasita bota nun bi aldiz pentsau be, ya pasatzen hasita baitzeon. Gomixolatzako ehiza postuak pasata, hasten dan aldapai "cue

Perretxikotan 1

Imagen
Gaur larunbata, perretxikota jun gea Motxa, Keixeta, Jon ta laurok. Azken aste hontan, jendia mordua biltzen ai zala ta guk e saiakera in beharra geneukan.  Salda egiteko prest! Aralarko malloak eta behean ia Betelun Motxa, Keixeta ta Jon Goizeko 8tan zumaitik atea gea Jon ta biyok, narrondon Motxa jaso deu ta Keixeta berriz arruan. Nik argi neukan Gorriti aldera junber genula, zeozer bildu nahi bagenun (Keixeta ta Roman aurreko astian ibili zian inguru hartan ta etzuten izer hartu). Aste hontan ordia, gauzak desberdiñak izango zialakuan han jun gea 3 otar hartuta. Oiñez hasi ta 10-15 miñutura Keixetak laster esan du: “Hau eztek onddotako lekua”. Guk berriz: “Ixildu ai! Ez ai hasi!”. Gure plana basuan barrena  ordubete inguru ibili ta iñor  allatzen ez dan tokiyan kilo batzuk biltzia zan, besteik ez. Ta oixe in deu, oiñez lurrera begira bakoitza bere kasa ibiltzen hasi gea ta laster konturatu gea Motxa falta zala. Han hasi da txistua joka, t

Kaixo!

Imagen
Kaixo mendizale! Blog hau ni eta nire lagunen mendi irteeratako "kronikak" argitaratzeko sortu dut. Ez dakit zenbat iraungo duen, hasiera baten ilusioz ekin badiot ere laster aspertu naiteke, hori denborak esango du. Esan beharrik ez dago sarrerak guztiak euskaraz idatziko ditudala, baiña erdarakadak ere azalduko dira noski, ke kojones! Hau ez da euskaltzaindiak babestutako blog bat, beraz kaleko euskera edo euskera zikiña ere sarritan izango dira blog hontan, oixe baetz! Y lo sabes. Enaiz, ez idazle, ezta narratzailea ere, baño hasiera guztietan bezela gogoik etzait falta. Gainera espero det lagunek ere noiz behinka esku bat botatzea, argazkiak pasatzen, sarrera bat idazten, blogerako ideiak botatzen, kritikatzen, irakurtzen... Portzierto, kritika konstruktibuak bakarrik onartzen ditut, bestelako kritikak badituzu, aurretik esango dizut: Segi porkulo hartzea! Tristia da, baño agian iñork ez du irakurriko blog hau, eta ulertzekua da. Zeñek nahi ditu 4 gixajoren "abentu