Arranoaitzen arranoik ez

"Hi Peaso! Biharko egualdi txarra ziok emanda. Zoze inberkoiyu halare?"  esan zidan Motxak ta nik laster erantzun nion "Bale, ondo ziok, baño zoze xuabia ingoiyu, etzakit... Irimo eo..." han hasi zan zaunkaka Motxa "Irimo? Hori mierda bat dek..." ta bla bla bla. Azkenian googlei esker "deskubriu" genun Arranoaitz. Ematen dunez puntan arrano bat dauka, oso oso eleantia. Beitu googlen, seriyo, oso guapua emateu. Argazkiyak ikusten ari giñan hontan "Nire jungo naiz!" esan zigun Maiak ta holaxe osatu genun hirukotia.

Goizeko 9tan Zumaitik erten genun, bidian Motxa jaso ta han abiatu giñan Brinkola aldea. Aurreko gabian pixkat beitzen eon nintzan, rutak eta nundik hasi oñez ta holako gauzak (basikua mendi ezezagun batea zuazenian). Beste bi hauek konfiantza itxua zuten nigan. Geo esaten die orientaziyo txarra dakatela baño sekula ez gea galtzen.

Gustoa egualdi earrakin.

Esanda bezela, kotxia Brinkolan utzi genun. Bueno, Brinkola pixkat pasata, trenbidian aldamenian. Handikan oiñez abiatu orduko, pasian zebillen emakume batei galdeu nion ia Arranoaitzea nundik igotzen zan. Harek arrastoik ez, ordun gure martxan tira genun aurrea, ezintzan hain zaila izan. Pixkat aurreo, todoterreno bat gelditu genun ta harek pixkat hobeto esplikatu zigun. Hori bai, en perfecto castellano, halare jatorra zan, gizon zar bat bere billobekin.

Aurrena ura kargatu ber genun, Motxak ez baitzuen motxila eraman. Ta Maiak eta nik hutsak geneuzkan kantinplorak. A ze hirukotia.

Iturria gure ibilbidetik aparte zeon, eta hara juteko, pista gurutzatzen zuten bi errekatxo pasa behar ziren. Motxa ta ni tronko batzuez egindako zubitxo batzutatik pasa giñan, Maiak berriz bigarren erreka salto batez pasa zuen, pi pau!

Maia erreka pasata, ni bazpare tronkotatik ta Motxare bai.

Behin dana prest geneukala, pista baten gora abiatu giñan ttipi-ttapa, altuera irabaziz. Momentuz, egualdiya mejoratzen ai zan. Kotxetik atea orduko euri pixkat in zigun baño segituan atertu zun eta lainoak saretzen hasi zian. Pistatik borda baten parea allatu giñanian, Maia gogoratu zan, todoterrenoko zarrak zerbait esan zigula borda baten parian... Auskalo, iual pistan gora jarraitzeko edo beste bide bat hartzeko. Iñork ez genion atenditu, halare asko diskutiu gabe zuzenian basoan sartzea erabaki genun.

Egurra basuan gora ta elurra.
Baguaz altuera irabazten.
 Beste behin, han giñen, biderik ez jarraitzeko baina norabide zehatz batekin, gora ta gora. "Gora ta gora, geo han ikusikoiyu noa jun" ze esaldi mitikua dan, baiña arrazoirik falta ez duena. Ba holaxe, basuan gora gindoazela pista bat gurutzatu genuen hiruzpalau aldiz eta azkenekoan basotik atera giñen.

Atzian Aizkorriko mendizerra parez pare.

Basotik aterata bi aukera genituen, ezkerreta jun eo eskubira. Hiruroi berdin zitzaigunez (eta ze mendi ziren ez genekigunez) aurrena ezkerretara gelditzen zitzaigun ttonttorrera igo giñan, Arripillaeta. Honen atzean beste ttonttor bat zegoela ikusi genuenean bertara joatea erabaki genuen. Bost miñutu eskasetan iritsi giñen Oamendi-ra. Ez dira tontor ikusgarriak, baño egualdi honakin Aizkorriko mendizerrako panoramikak ikusgarria izan behar du. Guk zorte pixkat izan genuen, momentu batzutan lainoak joaten zirenean.

Bi ixku.

Hamaiketakua iteko, basotik atea ta eskubita gelditzen zan tontorreaka abiatu giñan. Haretxek izan behar zuen Arranoaitz. Bidian argazki mordua atea genitun, egualdiya aprobetxatuz.









Holaxe, 10 miñutuan gutxigorabera, allau giñan Arranoaitzeko tontorrea. Baño laster konturau giñan arranua falta zala. Buzoia perretxiko bat zan eta argi ipintzen zun Arranoaitz. Hasieran, norbaitek arranua lapurtu zuela pentsau genun, mundu hontan daneako jendia baitao. Ta ez ahaztu Erlon ta Aizkorrin lapurtu zituztela gurutziak. Baña gero Motxa konturatu zan, Oñati aldian daola beste Arranoaitz bat eta arranua han daola. Googleko argazkiyai beira konturatu giñan konfunditu in nintzala giñala. Eta mapan beituta ere konfirmatu genun nere gure "akatsa". Ba sin mas, hamaiketakua itea. 






Hurrenguan egualdi txarra ematen duenian, badakigu noa jun. Bueno ez dakigu seguru (beitu in berko genuke), baiño badakigu noa ez jun arranua ikusi nahi badeu.

Behin tripak beteta, beraka bueltatu giñan, Zumaian pare bat kaña hartzeko intentziyuakin, eta hartu genitun! Hori bai, kotxerako bidean, Maiak eman zuen saltoa ikusgarria izan zen.

Gustoa ibiltzen da neska hau saltoka.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Urbasa

Urtiaga 2 eta abar

Xanbu-n txabola