Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2018

Behorlegittutturru eta Hauskoa Etxeberribordatik

Imagen
Oraingoan beti bezela kronika bat idatzi beharrean, bideo bat editatzia okurritu zait. Behorlegittutturru eta Hauskoa igo nitueneko bideo-kronika edo bideo-laburpena, ez dakit nola deitu ere. Idazten baño denbua gehio pasa det editatzen, asike espero det norbaitek ikusten badu, gustatzia. Etxeberriborda, atzean Hauskoa (ezkerrean) eta Behorlegi (eskuinean).

Basurdeen begiratokia, bi basurderen ikuspuntutik

Imagen
Azkenian, Gortu-ko lagunen inbitaziyua jaso nun. "Bihar eskalatzea jungo al gaituk?" galdetu zidan Apolok. Ni Hernanin negoen, lankideekin bazkaria neukalako. Berez pack konpletua neukan, goizetik txikiteua, gero bazkaiya, gero poteua, gero berriz zeoze jan ta geo geokuak. Baña paretera juteko gogo asko nuenez baiezkoa eman nion eta goizo erretiratu nintzen. Jai goizian 8tan gelditu giñan, Ayra Durex-ko zubiyan. Apolo, itxura zanez, ez zan hain goizo erretiratu. "Bai bakik... Andrian urtiak eta alaban urtiak ittuan da..." . Resaka pixkat zeukan kotxian sartu zanian, baña geo segituan errekuperau zan. Aritxuegira jun giñan, Basurdeen begiratokia izeneko bidea egitera. Apolok esan zidanez, ez da sekula aspertzen bide hontan eta egiya esan bukatu genuenean, nei ere berriz bueltatzeko gogoa eman zidan. Apolo materiala preparatzen. Sokak, arnesak, mosketoiyak eta segurtasuneko gañontzeko tresneria guztia prestatu ondoren, Apolo hasi zen lehen luzea irekitzen.

Astxiki eta Alluitz, ia erreskate ta guzti

Imagen
Astxiki-ko gailurrean eta ezkerretara Alluitz. Ostiral gabian enekan bate gogoik mendira juteko, baña Urbano-k zeoze inber genula ta... sekula etzala Alluitzea jun ta... pentsatu nun, nire aspaldiyan jun gabe neola ta... Hurrengo astian sagardoteiya geneukala ta... Ez nuela bestela ezer ingo gutxienez 2 astetan ta... Azkenian martxa! 8tan zipizapen. Kostau zitzaigun majo Atxartea alleatzia. Egoskortu nitzan Mañariatik jun laike zala, hobeto esanda Izurtza-tik (Izurtza Mañaria eta Durango artean dagoen herri bat da, nik ezagutzen ez nuena, hortik 200 aldiz pasa izan arren). Hasieran asfaltuzko errepide baten gora abiatu giñan, gero porlan bide bihurtu zena eta azkenik harri-txintxorrezko pista batetik, antena moduko bat zegoen gain batera iritsi eta berriz behera. Oraingoan ordena alderantziz izan zen, harri-txintxorrezko pista, gero porlanezko errepidea eta azkenik asfalto maitea. Porlanbidetik Mugarra horrela ikusten zen. Kotxia utzi, motxila preparau ta han abiatu giñ

Castillo de Acher elurretan eta Ibon de Acheritora saiakera

Imagen
Castillo de Acher, mendi kuriosua da. Zumaitik 5 lagun atera giñan pirineo aldera. Motxa, Ibaieta, Xanbu, Abel ta ni. Selva de Oza-n beranduxeago, Telmo eta Zuhaitz elkartu zitzaizkigun. Los 7 magníficos elkartu giñen, kamiño bazterrean dagoen txabola baten afaltzeko. Txabola hau, aparkalekutik 100 metrora gelditzen da, beraz bertan afaltzeko eta zerbeza batzuk hartzeko leku perfektua da. Xanbui etzion grazi askoik egiten, baño bueno, arrazoi pixkat ere bazekan, Sua piztu orduko kez bete zen txabola (halare ke guztia ez zen suarena bakarrik) eta sutondotik aparte kriston hotza egiten zuen. Horren adibide ziren, errepide bazterreko ur-jauzi izoztuak. Ur-jauzi izoztuak errepide bazterrean Argazkilariak, jo ta su dena dokumentatzen. Afaitan. Sutondoan berotu nahian. Larunbat goizean, 7:30tan uste det gelditu giñala, baiña zakuko goxotasunetik ihes egitea zaila izaten da. Oraindik eta zailago, gure kasuan bezela, gau guztian furgonetako atea gaixki itxita egon z